XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)

zoaz zinemara, gaztelaniaz azpititulatutako ingelesezko filme bat ikustera, beste lagun euskaldun batekin (ingelesez tutik ere ez badakizu, lagunak jakin dezala bederen apur bat).

Filmea ikusten ari zaretela, adi egon zu zeu, edo laguna, bera bada ingelesez dakiena, ea desberdintasunik dagoen ingelesez mintzatutako eta gaztelaniaz idatzitako testuen artean, eta halakorik aurkitzean lagunarekin komentatu, euskaraz.

Hori guztia egin ondoren, pentsatu: Zein hizkuntzatan pentsatu dut?

Hitz egiteko euskaraz pentsatu duzu?

Eta aurretik, aldi berean pentsatu duzu gaztelaniaz eta ingelesez?

Ala ulertzeko ez duzu pentsatu beharrik izan, eta hitz egiteko bai?

Alderantziz, akaso?

Hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko loturarena Benjamin Whorf hizkuntzalariak eraman zuen azken muturreraino: mundua ikusteko, sentitzeko eta ulertzeko era, norberaren hizkuntzaren kategoriek baldintzatzen dute.

Ondorioz, ergatibodunak ez du indoeuroparrak bezala ulertzen mundua.

Tesi whorfiano erradikal hauek Euskal Herrian ere izan zuten islada, baina gaur egun gainditua dago uste hori erabat.

Hala ere, euskara-fobo batzuek whorfianoak garena leporatzen digute oraindik.

Niri ez dagokidan terrenoan sartu naiz eta urrunegi noa beharhada.

Ez naiz, inondik inora, subkontzientearen izaera fantastiko edo zientifikoa frogatzeko pertsonarik aproposena.

Lengoaia eta pentsamendua bananduta daudenik ere ezin da esan, konturatzen naiz.

Baina, hala ere, harreman politiko eta sozialen giltza subkontziente eta psikoanalisiaren argitan azaldu nahi dutenei ez diet sinesgarritasunik eskaintzen.

Oinarri finkorik gabeko hipotesien hipotesietan azaltzen dituzte gauzak, ustezko ukitu logiko-zientifikoarekin, eta hori ez dago tragatzerik.

Nik, bederen, ez dut tragatzen.

Politika eta psikoanalisiaren nahasmendu horren adibideren batzuk Euskal Herriko Unibertsitatetik kaleratutako (...)